XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Felipek sorbaldak
Izen eta helbide
Norbait hil behar bazuen, hobe ez ezagutzea.
Lana seguruago egingo zuen.
Gero, eta beti bezala, foto bat zegoen, argazki bat.
Atera eta...
- Koño!. Barreko neska! Eta hori ez zitzaion gustatu.
Hainbeste urtetan, lehen aldiz, hil aurretik bere biktima ezagutzen zuen.
Eta dardaratu egin zen.
Superstizioa? Ez, ez zuen sineskerietan sinesten
Baina bere gorputza dardaratu egin zela sentitu zuen.
Orain ez zuen, beti bezala, hotzean hilgo.
Orain biktima ezagutu egiten zuen, kupida sortuko zitzaion... Eta horrela lana ez zuen ongi bukatuko.
Aurresentimentu hori zuen: asuntua, arazoa ez zela ongi irtengo.
Atean irtetzeko gertu zegoen, baina atzera egin zuen.
Ez, egoera horretan ez zen kalera irtengo.
Gauzak aztertu
Felipek dena, beti, hotzean egin nahi zuen.
Hobe zen horrela egitea, hotzean, emoziorik gabe, aurrekondiziorik gabe...